XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarren partea: Aditza Gramatikari batzuek esaten dute ahal partikula horrek beti UKAN aditza eskatzen duela, behar eta nahi eta horrelakoek eskatzen duten moduan: joan nahi dut (EZ, joan nahi naiz) joan behar dut (EZ, joan behar naiz). Horretan oinarriturik, irakasle batzuk honela irakasten dute: joan ahal dut. Gure ustez (7) gure ustez: a nuestro modo de ver hori oker (3) oker: confundido dago;dena dela ez gara hemen sartuko gure jokaera (9) jokaera: postura arrazointzen (11) arrazoin(du): razonar.

Guk proposatzen duguna hau da: aditz auxiliarrak konkordantzia aditz nagusiekin du eta ez ahal edo ezin partikulekin.

Horregatik, gure ustez, eta esan bezala: joan ahal naiz egin ahal dut ezin naiz joan ezin dut egin.

Ahalezko beste formak Ahal eta Ezin erabili gabe, beste modu batetara ere aurkezten (12) aurkez(tu): presentar dugu euskaldunok poder markatzen duen kontzeptu hori: aditza bera bereziki (13) bereziki: separadamente jokatuz (14) joka(tu): conjugar.

Nola egiten da? Lehenengo ta behin (15) lehenengo ta behin: ante todo; aditz nagusiak aspektu marka galtzen du: ikusi Indikatiboa: orainaldia kapituloan hori buruz (16) -i buruz: acerca de esan duguna.

Aditz nagusiak forma hauek hartzen ditu: sar (EZ, sartzen , sartuko, sartu), etor (EZ, etortzen, etorriko, etorri), pentsa (EZ, pentsatu, pentsatuko, pentsatzen). Horren atzetik aditz laguntzaileak dituen forma bereziak ipiniko dira era guztietan: NOR, NOR-NORI, NORK-NOR, NOR-NORI-NORK.

Eta gainera (17) gainera: además denboraldi diferenteetan:(...).